Orbeldiko zentrala

Indarretxea eta presa, gaur egun
Indarretxearen hondakinak

Santuenetik Zubietara bidean ezkerrera daude Orbeldiko zentrala eta bere presa. Ibaiertzean egonik, uholde guztietan jasan ditu kalteak. Baina bere akabera suak ekarri zuen,1986ko maiatzaren lehenean erre egin baitzen. Ordutik, eraikuntzaren kanpo-hormak eta presa, besterik ez dira zutik geratzen, lehengo moduan. Mota horretako zentralek, ibaiertzean kokaturiko guztiek bezala, ur-salto txikia izan ohi dute, eta turbina mugiarazteko ur-emaria, aldiz, nabarmena. Arozenaren enpresarena izan zen zentrala inguruko beste asko bezala.