Mugarriak

Gure arbasoek lur eremuak mugatzeko beharra ikusi zutenean mugarriak jarri zituzten. Gaur egun, teknologia berrien aroan sarturik gaudenean, ez zaie kasu berezirik egiten, baina aspaldiko gizarteetan esanahi garrantzitsua zuten, eta ondoan bizi zirenek bazekiten bai, non kokatuak ziren, ondo asko gainera.

Gehienetan mendeak dituzte, eta urteen poderioz, izkinak borobildu zaizkie, goroldioak estali ditu edota gainean idatzita zutena erdi ezabatu egin zaie. Forma laukizuzena izan ohi dute, nahiz eta bestelakoak ere badiren, harkaitz bizian landutakoak, esaterako. Mendi gailur, lepo eta hegietan, bide bazterretan eta soro nahiz belardietan egon daitezke. Haranen hondoetan, ordea, errekek markatu ohi dute mugalerroa eta mugarrien beharrik ez da izaten orduan.

Bakarra, parea edo gehiago egon daitezke elkarren ondoan, zenbatetan berrituak izan direnaren arabera. Mugarriez gain, gizakiak beste era bateko seinaleak ere erabili izan ditu mugatzeko orduan, hala nola harresi eta lubakiak, eta horietakoak ere badira udalerrian.

Mugarriak nonahi daude herriko bazterretan, batzuk agerian, beste batzuk sasipean ezkutatuta. Baina urteak eta belaunaldiak pasatu ahala ondare hori ere neurri batean galdu egin da. Asko dira desagertu direnak, naturak berea zena berreskuratu duelako batzuetan, ezjakintasunaren erruz besteetan, eta gizakiaren axolagabekeriagatik gehienetan. Izan ere, bailaretan batez ere, errepide, urbanizazio eta lantegi berriak eraikitzerakoan ez dituzte kontuan hartu, behin lanak amaituta ez dira berrezarri edo ordezkatu, eta hala, ez dira kontserbatu.

Mapa

  • Herri mugak 
  • 1. Mendizorrozko mugarriak
  • 2. Artikulatxikiko bordako mugarria
  • 3. Artikulaerrekako mugarriak
  • 4. Mojabaso
  • 5. Barkaiztegiko mugarriak
  • 6. Gurutzegiko mugarria
  • 7. Txikierdiko mugarria
  • 8. Gerezietako mugarriak
  • 9. Etumetako Mugarriluze
  • 10. Iragorriko mugarria
  • 11. Logaratzuko langako mugarria
  • 12. Eguzkitzako mugarria
  • 13. Tontortxikiko mugarria
  • 14. Txosnagañako mugarria
  • 15. Aginagako mugarria
  • 16. Usurbil eta Donostiaren arteko mugarriak Zubietan
  • Orreagako mugarriak 
  • 1. Igartzazabalgo mugarria
  • 2. Illunbeko mugarria
  • 3. Juanasoroko mugarria
  • 4. Etumetako Mugarriluze
  • 5. Puelako mugarria
  • 6. Sagatzuko mugarria
  • Beste mugarri batzuk 
  • 1. Beloztegiko mugarria
  • 2. Juanasoroburuko mugarriak
  • 3. Asteasuaingo mugarriak
  • 4. Zarrondoko mugarria