Gurutzeak


Euskal Herrian kristautasuna sartu zenean, apurka-apurka asimilatu bazen ere, bizimoduko arlo guztietara hedatu zen, eta duela mende erdira arteko kultura ulertu nahi bada, ezinbestekoa dugu erlijioa kontuan hartzea. Herriak, ordea, sinismen eta aginduak onartu arren, kristautasunaren doktrinatik bere osotasunean eratorriak ez diren hamaika usadio eta ohitura mantendu ditu, ikur eta erritu andanarekin batera. Hala, gaur zaila suertatzen da fedegabekoen mundua eta kristauen sinismenak bereiztea, eta batzuetan ezinezkoa.

Hala ere, oso azkar aldatzen ari den gizarte bateko partaide garela badakigu. Bizitza filosofiaren ikuspuntuak aldatu dituen gizartea da gurea, eta ondorioz, garai bateko usadio eta ohitura horiek, kristautasunetik eratorriak izan edo ez, atzean gelditzen ari dira, ziztu bizian.

Ez da gure asmoa herri sinismenaren agerpenak edo bizitzarekin loturik dauden errituak hemen aipatzea, ezta labur bada ere. Jarraian dituzuenak, garai bateko gizarte kristauak gure herrian utzi dizkigun erritu eta ziklo liturgikoaren aztarna batzuk besterik ez dira, gurutze-bide eta gurutzeak.

Mapa

  • Gurutze-bideak 
  • 1. Elizaldeko gurutze-bidea
  • 2. Aginagako gurutze-bidea
  • Gurutzeak 
  • 1. Andatzako gurutzea
  • 2. Bordatxoko gurutzea
  • 3. Mendizorrozko gurutzea
  • 4. Aitzasateko gurutzea
  • 5. Luberrizarko gurutzea
  • Santutxoa 
  • 1. Santutxoa

Gurutzeen inguruko guztiak