Ura eta Giza Jarduera

Mendez mende, gizakiok funtzio anitz eman dizkiogu urari eta, ondorioz, jarduera asko dira ur-bazterretan sortu eta garatu direnak. Erreka-zoko, ibaiertz eta errio-ertzeko giza jarduera horrek ekosistema naturala eraldatzea izan du ondorio, eta gaur egun jarduera gehientsuenak, denak ez esatearren, desagertu zaizkigunean, horiek utzitako hondakin eta eraldatze zantzuak iritsi zaizkigu.

Usurbilen kasuan, burdinolak eta errotak izan ziren, lehenbizi, uraren indarra baliatu nahian, hasierako ekosistemak eraldatzen hasi zirenak. Izan ere, bai burdinolek eta bai errotek, azpiegitura behar dute martxan jartzeko: ur-saltoak, kanalizazioak, urbiltegiak… Aldi berean, eta batez ere Aginaga aldean, errio bazterrean beste jarduera garrantzitsu bat garatu zen: ontzigintza. Jarduera berak eraldatze nabarmenik ekarri ez arren, bai ordea, harentzako lehengaien ustiaketak. XIX. mendearen hondarrean, eta batez ere XX. mendean, uraren erabilera industrialari hasiera eman zitzaion. Presa eta kanalizazio gehiago eraiki ziren, indar hidraulikoak, ardatz, polea eta uhalen bidez industrietako makineria mugi zezan.

Sutegia. L’Encyclopédie Diderot et d’Alembert

Uraren erabileraren zerrenda horrekin bukatzeko, kaleko argiteria nahiz ondoren etxeetakoa ere lortzeko, indarretxe edo zentral hidraulikoak eraiki ziren, eta horrek ur-salto eta kondukzio gehiago ekarri zituen, lehengoak berrerabili ez zirenean. Eta industria erabileratik, etxeko erabilera etorri zen. Edateko ura etxeraino eramateko burutu beharrekoak dagoeneko aipatu direnez, hainbesteko azpiegiturarik behar ez duen, baina besteak adina garrantzi duen jarduerarekin amaituko dugu, gobaraleku edo garbitegiak. Jarduera horietako zenbait aspaldi galdu ziren. Beste hainbatek, berriz, duela berrogei urte inguru oraindik bizirik zirauten, gerora itzali diren arren. Horiek sorturiko eraikuntza eta instalazio batzuek zutik diraute, egoera negargarrian badaude ere. Beste batzuk, berriz, aspaldi galdutakoenak batez ere, dagoeneko desagertu dira, eta apenas utzi diguten aztarnarik. Bat edo beste, azkenik, beharrezko bilakaera jasan eta gero, oraindik jardunean dabil. Hala, guztiek batera herrian utzi diguten arrastoa ez da makala.

Mapa

  • Burdinolak 
  • 1. Txanka eta Goikoerrota
  • 2. Sariakola
  • 3. Atxulondo
  • Errotak 
  • 1. Aizpuruko errota
  • 2. Asteasuainerrota
  • 3. Errotaberri
  • 4. Txanka eta Goikoerrota (Urdaiaga)
  • 5. Torreko errota edo Bekoerrota
  • 6. Gazteluerrota (Gaztelutxo)
  • 7. Irurubieta
  • 8. Bustintzulo
  • 9. Lasao
  • Ontziolak 
  • 1. Urdaiaga
  • 2. Arruarte edo Rutarte
  • 3. Zakoeta
  • 4. Mapil
  • Industriarentzako azpiegiturak 
  • 1. Oriako presa
  • 2. Zumaburuko presa
  • 3. Michelingo ur-bilketa. Abalozko tunela
  • 4. Erroizpeko zetaola
  • 5. Arrain-haztegia
  • 6. Sariakolako jute-lantegia
  • Zentral hidroelektrikoak 
  • 1. Asteasuain
  • 2. Errotaberri
  • 3. Bekoerrota edo Torreko errota
  • 4. Abalotz
  • 5. Learberroko kanala
  • 6. Orbeldi
  • 7. Erroizpeko zentrala
  • 8. Txokoaldeko zentrala
  • 9. Sariakolako indarretxea
  • 10. Errikoetxeko zentrala
  • 11. Olarriko zentrala
  • 12. Artikulatxiki
  • 13. Elor
  • Gobaralekuak 
  • 1. Buztintzulo
  • 2. Kalezar
  • 3. Puntapax
  • 4. Santuenea
  • 5. San Esteban
  • 6. Txokoalde
  • 7. Zumai
  • 8. Txikierdi
  • 9. Barrenetxe eta Iruinberri
  • Baserrietako gobaralekuak 
  • 1. Arrillagaundi
  • 2. Etzabal
  • 3. Saria
  • 4. Sariakola
  • 5. Enbillenea
  • 6. Urkamendi
  • 7. Ibarrolaaundi
  • 8. Troia
  • 9. Ugartetxeberri
  • 10. Illunbe
  • 11. Lartzandieta (Zingireta)
  • 12. Aginagako geltokia
  • 13. Urdaiagajauregi
  • 14. Aliri
  • 15. Arbitza
  • 16. Artzabaleta
  • 17. Amidibea
  • 18. Goiaran
  • 19. Lertxundi 1
  • 20. Lertxundi 2
  • 21. Zuasti