Baserrietako gobaralekuak

Baserrietan, apenas erabiltzen diren arren, gobaraleku mordoa mantendu da. Hemen dituzue batzuk:

1. Arrillagaundi AGINAGA
2. Etzabal AGINAGA
3. Saria AGINAGA
4. Sariakola AGINAGA
5. Enbillenea ELIZALDE
6. Urkamendi ELIZALDE
7. Ibarrola KALEZAR
8. Troia KALEZAR
9. Ugartetxeberri KALEZAR
10. Illunbe URDAIAGA
11. Lartzandieta (Zingireta) URDAIAGA
12. Aginagako geltokia URDAIAGA
13. Urdaiagajauregi URDAIAGA
14. Aliri ZUBIETA
15. Arbitza ZUBIETA
16. Artzabaleta ZUBIETA
17. Amidibea ZUBIETA
18. Artzabaleta ZUBIETA
19. Lertxundi 1 ZUBIETA
20. Lertxundi 2 ZUBIETA
21. Zuasti ZUBIETA

Garai bateko lixiba edo gobara egiteko arropa xaboitu beharra zegoen lehenik. Horretarako, errautsa zabalduko zen ontzi edo kuela batean jarritako arroparen gainean, ahal izanez gero, sagarrondoaren egurrarekin lorturikoa. Ondoren, ura irakiten botako zitzaion arropari; eta azkenik, hurrengo egunean batzuetan, gertueneko iturri edo erriora jotzen zuten. Uretara jaitsi, eta zango erdiraino uretan sartuta, espreski jarritako harriez baliatuz, arropari eragiten zioten. Geroago, lurreko gobaralekuak agertu ziren, eta erriokoak uda alderako bakarrik utzi. Errautsaren ordez, potasa-hautsa, xaboia eta lejia agertu ziren, eta gutxi bazen ere lana erraztu zuten. Donostiako dirudunen etxeetako maindireak errioan garbitzen zituenik ere izan zen. Gobara eginda, buruan fardel handia jarri, eta Zelaiaundi eta Urreztin barrena, Donostiara jaisten ziren, oinez. Geroago ere jarraitu zuen hainbat emakumek erreka eta errioan dirudunen arropa zuria garbitzen, baina, orduan, trenean ekarri eta eramaten zuten fardela.