

Olarrikoek Olloki edo Arratzainerrekan eraiki zuten, inguruko baserritarren laguntzarekin, duela 60 bat urte zentrala. Errekan gora ehun bat metro eskasera harrizko presa eraiki zuten lehenik, eta hodi bidezko kondukzioa eta dinamoaren etxola ondoren. Lan nekeza eta esfortzu ugari kostatu arren, jarri zuten martxan. Baina ur-emari gutxi zela eta, bost bat hilabete besterik ez zen lanean aritu.