Artikulatxiki

Artikulatxiki baserrian ere erabili zuten dinamoa argindarra lortzeko. Mendizorrozko hegiko erreketatik biltzen zuten ura argazkian ikus daitekeen ur depositura, eta hortik baserriraino hodi bidez eraman, han baitzegoen dinamoa. Baserria desagertu arren, ur-biltegiak oraindik zutik dirau.