Txokoalde

Urdaiaga

Portu baserriaren aurrean zegoen Txokoaldeko gobaralekua, gaur egun umeentzako parkea dagoen lekuan. Bekoerrotatik zetorren ura baliatzen zuten, eta argazkian ikus daitekeen iturria eta aska ere ondoan zituen. Zertxobait gorago Zabaltxipi baserrikoen gobaralekua zegoen, argazkian elurretan ageri dena. Biak desagertu dira.