Buztintzulo

Elizalde

Bustintzulon, errekan bertan zuten Elizaldekoek gobaralekua, Eguzkitza eta Ostaperen behealdean. Argazkian ikus daitekeen lehenengo gobaralekua errepide azpian zegoen, eta harriak errenkadan zituen. 1940ko hamarkadan, errekan zertxobait gorago, gobaraleku berria eraiki zen, lauzpabost gobararrirekin eta estalkiduna. Gaur egun ez zaigu aztarnarik geratzen.