Aginaga
Aginagako Lasaorrekako ura erabili zuten arto aleak ehotzeko. Aspaldi geratu zen, eta presa kaskar bat besterik ez da geratzen. Geroago, herriko hainbat erreka-zokotan bezala, angula mintegiak eraiki zituzten, eta horiek dira gaur egun ikus daitezkeenak.
Usurbilgo udalerrian egon ez arren, Orio bidean, Botalekuko aldapa gaindituta, mareaerrota bat zegoen lanean. Itsas mareak mugiarazten zituen turtuki eta errotarriak.