Aginaga
Sariakolaerrekaren ezker aldean kokatzen da Gazteluko errota, inguru oso malkartsuan. 1640ko dokumentu batean lehen aldiz aipatzen bada ere, aspaldi utzi zion errota moduan arto edo gari aleak ehotzeari, eta azken urteetan etxebizitza soila izan zen. Hormak eta teilatuaren zati bat mantendu arren, hutsik eta erorita dago gaur egun, sasi artean ikusi ere egiten ez dela. Duela urte asko ez, bertako azken bizilaguna bizi zenean, inguru guztia txukun mantentzen zen. Errota atzeko anteparan eta beheko ordokian baratzea egiten zuen, eta inguruko bideak garbi eduki. Orain, biztanlerik gabe, erreka-zoko horretan sasia eta landaretza nagusitu da.
Beste hiru errota ere izan dira gure herrian, baina jarduera aspaldi bukatu zutenez, dagoeneko desagertu eta apenas suma daiteke aztarnarik.