Gaur egun lanean ari den zentral hidroelektriko bakarra da. Oria ibaiaren ezkerraldean dago, errepide nagusia eta ibaiaren artean. Zentralaren eraikina Zubietako muturrean, garai bateko “Oriako itxian” badago ere, presa, ibaian gora, Andoaingo lurretan dago. Ibaiaren ezker hegitik doa zehar-zehar, 4-5 metro zabal eta ia 2 metro sakon den ubidea zentralerantz.
XX. mende hasieran eraiki eta hasi zen lanean, Hernaniko “Mendia” paper lantegia argindarrez hornitzeko. Francis motako hiru turbinak eragindako ardatz horizontaleko hiru sorgailu ditu, errenkadan, eraikuntzaren beheko solairuan. Hirurak batera, 1000 kilowatt orduko sortzera iristen ziren. Goiko solairuan, aldiz, bi zaindarien familiak bizi ziren, zentralaren eta, batez ere, ubidearen mantenimendurako. 1983ko uholdeak kalte larriak sortu zituen, eta orduz geroztik makineria zaharraez da berriro martxan jarri. 1986an jarri zen martxan sorgailu berria, eraikuntza zaharretik kanpo, automatizatua, eta gaur egun argindarra sortzen jarraitzen du: 700 kilowatt orduko.
Abalozko zentrala, presa eta ubidearen kokapen planoa.