Zubieta
Michelin lantegiaren ur-beharrak asetzeko eraiki zen pasa den mendearen lehen herenean. Abalozko sakanetik Atxulondoerrekako urak Osinbeltzako presan bildu eta, 1500 metro luze den tunelaren bidez, Amidi gaineko erreka-zokora ekartzen ditu. Handik, lurrazpiko hodian, Zubietan barrena, Goiaran baserri gaineko ur-biltegira doa ura; ondoren, Oria ibaia gainetik zeharkatuz, lantegiko instalazioak hornitzeko. Gaur egun, oraindik martxan dago Abalozko ur-bilketa, eta Michelinera eramateaz gain, Lasartera ere iristen da Atxulondoerrekako ura.
Atxulondo eta Amidi arteko mendia: Michelin lantegira ura eramateko Abalozko tunela, Biribillondo eta Etumetako egur kableak, Atxulondoko ola eta Learberroko ubidea ageri dira, besteak beste.