Trikuharriaren ondoan dago, 6 bat metro ekialdera. Karta arkeologikoan Andatza III izenez agertzen da.
Itxuraz tumulurik ez duen zista da. Lurretik apenas azaleratzen diren eta itxitura angeluzuzena eratzen duten 5 lauzek osatzen dute zistaren ganbera txikia. Honako neurriak ditu kanpoaldean: 1 metro ipar-mendebaldetik hego-ekialdera eta 0,5 metro norabide elkarzutean. Ardatz nagusiaren norabidea: 130 gradu. Harri mota: bertako hareharria.