Etumetako trikuharria

Andatzako hego-ekialdeko hegalean dago, pinudiko soilgune batean. Bertako plakan azaltzen den izena Andatza I da.

Trikuharri poligonala dela dirudi. 12 metro diametroko eta erdian 0,55 metro altuerako tumulua du. Indusketan ikusi ahal izan zenez, aurrez zelaitu zen tontor txiki batean dago eraikia, eta ipar-mendebaldeko aldean, tumuluaren oinarritzat har daitekeen harlauza etzanez egindako zorua du. Itxitura irregularra osatzen duen ganbera 6 harlauzaz dago eratua, eta burualdekoa 0,6 metro irteten da gora besteen gainetik. Ganbera eratuz, eraztun gisa, zutik ezarritako lauza txiki sail bat dago. Norabidea: 130 gradu. Harri mota: bertako hareharria. Aurkitutako materiala: harrizko lamina zatia.