Arkutxako trikuharria

Andatzatik ekialdera irteten den mendi adarrean kokatzen da, izen bereko lepoan, Zubietamendin.

Hego-ekialdeko zatian izan ezik tumulu oso nahastua du trikuharriak. Kontserbatu den tumulu zatian zentratu gabe ageri da 2 harlauzek osaturiko ganbera. Iparrean eta hegoan kokatuak 0,70×0,10×0,30 eta 1,10×0,45×0,20 metrokoak dira, hurrenez hurren. 1,30x1x0,30 metroko beste lauza bat dago besteetatik 2 metro hego-mendebaldera. Ganberaren norabidea: 90 gradu. Harri mota: bertako hareharria eta konglomeratuak.