Lapurtokietako trikuharria

Andatzako hego-ekialdeko hegalean dago, zabalgune batean. Bertako plakan azaltzen den izena Andatza II da.

Trikuharriak iparretik hegora 13,5 metro ditu, ekialdetik mendebaldera 13,5 metro eta erdian1,80 metro altuerako tumulua. Erdiko kraterra, 1×2 metroko diametrokoa eta 0,5 metroko sakonerakoa da. Bertan, harri nahastuen artean 2 lauza gailentzen dira, 0,9 eta 0,35 metrokoak.