Mojabaso

Usurbil-Donostia

XIX. mendean administrazio militarrak egindako planoetan Mojabaso Usurbilgotzat hartzen zen. Horien arabera, mugalerroa ez zihoan Latsaerrekatik, baizik eta hegiaren goialdetik, bizkarretik, Murgil, Asurriki eta Baldaberri baserrien gainetik. Horren lekuko dira, azken baserriaren ondoan, oraindik zutik dirauten hareharrizko bi mugarri handi, non “SS” letrak landuak ikus daitezkeen.