Udalerrien arteko mugarriak

Herriak banatzeko mugarriak laukizuzenak dira, oro har, banatzen dituzten herrien lehen letra daramate grabaturik aldeetan, eta marra goiko planoan. Harrian zizelkatutako marrak mugalerroa nondik nora doan adierazten du, aurreko eta hurrengo mugarria zein norabidetan aurkitzen diren, eta harri horretan lur eremuak izkina badu, marrak ere, hori bera erakutsiko du.

Usurbilgo udalerriari dagokionez, mugalerroa aztertu eta bertako mugarriak adierazteko dokumentatuta ditugun lehen lanak 36ko gerraren ostean egin ziren, hots, frankismoaren lehen urteetan. Lehenago ere egingo ziren, baina agiritegia erre zelako edo bestelako kausak medio, ez ziren jaso. Lehen biziko lan horietan, topografoek mugarrien kokapena zehazteko erabilitako datuak jasotzen zituzten koadernoak eta mugarri bakoitzaren kokapen eta ezaugarriak biltzen zituzten aktak idatzi ziren; azken hauek, garaiko udal agintariek mugarriz mugarri ibilbidea burutu ostean sinatutakoak azkeneko orrian. Bai koadernoa eta bai akta, Usurbilek mugakide dituen udalerri bakoitzeko bana osatu zen, auzo ziren bi herrien artean adostasuna baitzegoen. Hala, Donostiarekin, Lasarte-Oriarekin (orduan Hernanirekin), Zubietarekin, Zizurkilekin, Aiarekin eta Oriorekin akta eta koaderno bana ditu Usurbilek, eta beste horrenbeste Zubietak, Usurbil, Zizurkil, Andoain eta Lasarte-Oriarekin (orduan Urnieta eta Hernani).

Ondorengo taulan, lan horien arabera, Usurbilgo udalerriko mugalerroan dauden mugarri kopurua adierazten da.

Zubietari dagokionez:

Horietako asko dagoeneko desagertu dira. Aurkitu ditugunetatik esanguratsuenak hurrengoak dituzue.