Lursailak banatzeko mugarriak

Herriak ez ezik, lursailak ere mugatzen dituzte mugarriek, bai partikularrak bai herri- lurrak. Tankera bertsua dute eta herri mugarrien alboan egon daitezke, hala suertatzen bada, edo bakarrik. Gehienetan mugatzen duten mugatik metro batzuk barnerago egoten dira, eta herri mugarrien moduan, landutako marra izan ohi dute goiko planoan. R.

ORREAGAKO MUGARRIAK

Andatza-Irisasi mendian, gutxienez XI. mendetik XIX. mendera arte Orreagako monasterioko lurrak zirenak mugatzen dituzte. Zalantzarik gabe, beraz, aspaldiko jatorria dute. Aldeetako batean Orreagako Santa Maria kolegiataren ikurra eramatea da beren ezaugarria: gurutze grekoa besoen muturrek ahurra dutela, eta buruan makulua eskuinaldera. Artikutzakoen antz handia dute, horietako batzuetan makulua ezkerrera irten arren (eskuineko argazkia).