Beste mugarri batzuk

Lursailak banatzeko mugarriak

ASTEASUAINGO MUGARRIAK

Jatorrian Asteasuainaundi baserriaren lurrak zirenak Joaquin Lizasoainek eskuratu zituenean 44 harriz mugarritu zuen lursaila. Mugarri horiek, aldeetako batean, “J” eta “L” letrak (Joaquin Lizasoain) dute landurik, eta goian dagokien zenbakia. Lur horietan, geroago, besteak beste, Luzuriaga lantegia, golf zelaia, Elor behitegia, eta duela ez hainbeste, Urbil merkataritza gunea kokatu ziren. Mugarri gehientsuenak galdu badira ere, goialdeko ugarik jarritako lekuan diraute.

ZARRONDOKO MUGARRIA

Abalotz sakan basatian dago Zarrondoko mugarria, Karramiolatzen. Zubieta aldetik Abalozko errekara jaisten den hegiari deritzo Karramiolatz eta hor dago bost jabegoren arteko muga den harria, izen bereko errekatik gertu. Handia ez izan arren, zabala da, eta goiko planoan garbi asko antzeman daiteke bost jabetzek bat egiten duten puntua.