Eguzkitzako mugarria

Usurbil-Orio

Tontortxiki muino gainetik hego-mendebaldera dago, eta Usurbil eta Orio udalerrien arteko muga da. Hego-ekialdeko aurpegian Usurbilen U letra du landurik, eta aurkakoan Orioren O letra. Goiko planoan, berriz, gurutzea osatuz landuriko trazu laburrak ditu. Hareharria da.