Aginagako mugarria

Aginaga

Usurbilgoa dugun auzoak nolabaiteko autonomia izan zuenaren lekuko izan daiteke Astabidetako mugarria. Mendizorrotzeko eguteran, Artikulatik Aitzasatera doan bide ondoan dago, eta auzo banatan dauden bi lursail bereiziz Aginaga mugatzen zuen. Harriaz gain, goitik behera doan zanga eta harresia dago. Dranbanea baserrirako bidegurutzean, Karobi izeneko parajean, duela hamar bat urte arte Aginaga eta Usurbil arteko beste mugarri bat zegoen. Errepidea zabaltzeko obrek bota egin omen zuten, eta egun batetik bestera desagertu omen zen.