Juanasoroburuko mugarriak

Orreagako mugarriak

Andatzamendia inguratzen duen pista bazterrean dago, Juanasoro deituriko lursailaren ertzean, koska baten gainean. Bi harri daude elkarren ondoan, Mendi Publikoaren 62.a bata, eta harri zaharragoa bestea. Mendi Publikoa mugatzeaz gain, Usurbil eta Zubietaren arteko banalerroa adierazten dute. Horien aurrez aurre baina pistaren beste aldean, ezpondaren gainean, Mendi Publikoaren 41. mugarria dago.