Herriko adinekoek ezagutu zuten Sañarrienea baserri ingurutik Zumartegi irlara pasatzeko erabiltzen zen egurrezko zubia. Irlaren hamahiru goldeko (43.000 metro kuadro) lur eremuan artasoro ederrak zeuden, eta hura landu eta jasotzera maiz pasa behar izaten zuten. 1953ko uholdeak bota zuen zubia.