Ibiak

Arroarroko legarra. Bertatik gurutzatzen da errioa.

Garai batean, besterik ezean, arrunta zen ibiaz baliatzea bestaldeko erriberara pasatzeko. Fermindegi aurreko ibitik behera, errioa marearen eraginpean dagoenez, urak baxu egon arte itxaroten zuten, legar pilak bistaratu arte, baina hortik gora, ur karga handiegia ez bazen behintzat, edozein une zen egokia ibaia zeharkatzeko.

Auto, bide eta zubi berriak direla eta, apenas erabiltzen dira gaur egun. Ibaiaren ibilguan eraikitako ur-saltoek, gainera, ibaia asko eraldatu dute, presa osteko zatietan sakonera handiagoa hartu du ibaiak, eta ondorioz, garai bateko hainbat ibi pasaezin bilakatu da. Ur goraldi eta uholde handiek gainera, legar muntoak lekuz mugitu eta ibiak desagerrarazi izan dituzte. Jarraian dituzuenak dokumentuetan jasota eta adineko hainbat usurbildarrek ezagutu dituzten ibiak dira, nahiz eta beraiek ibi hitza erabili ez.

Arroarroko legarra. Bertatik gurutzatzen da errioa.

Mapa

  • 1. Arkutxako trikuharria
  • 2. Olaiko trikuharria
  • 3. Juanasoroko trikuharria
  • 4. Etumetako trikuharria
  • 5. Lapurtokietako trikuharria
  • 6. Lapurtokietako zista
  • 7. Aitzasateko trikuharria
  • 8. Tontortxikiko tumulua