Hipodromoko zubia

Lasartetik Zubietara, trenak Oria ibaia zeharkatzeko egin zen 1895 aldera. Zubietatik barrena joateari utzitakoan, aldiz, berritu eta zabaldu egin zuten, eta gerora ere hainbat konponketa ezagutu izan ditu. Hipodromoa baino zaharragoa da jatorrizko zubia, Arrapideko zubia izan behar luke, berez. Eskuineko argazkian zubia ikus daiteke 1953ko uholdeetan.