Errepide nagusitik kanpo, auzo arteko nahiz udalerriko bide sarea berritu eta osatu zenean, beste hainbat zubi ere eraiki ziren. Aurrekoetatik urte gutxira batzuk, duela ez hainbeste besteak. Horietako batzuk dituzue hurrengoak:
Trenbidearen atalean, bestalde, oraindik aipatu ez ditugun beste bi zubi ere azalduko dira. Zubiak direnez, hona ekarri ditugu, geroago ere beraietaz azalpenak eman arren:
Denboran atzera joz, azpitik pasoa duten mandioetako sarrerak aipatuko ditugu, Usurbilen halako bi adibide eder bai baititugu: Aginagako Etxebeste eta Galardikoak. Baserriko hormaren lehen solairuko sarrera eta altuera berean dagoen muino edo malkarra lotzen dute, puntu erdiko arkuan harri-hormez eraikitako zubi bidez, eta azpitik dute pasoa. Azkenik, zubirik ez, baina azpitik pasabidea duen Gaztañagako pasadizoa dugu.