Kalezarko Ezkerrenea etxekoek muntatu zuten, Ugartetxeberri gaineko Usaskuelarretik belarra jaisteko. Ebaki berritan belar sortak egin, eta txirrikan behera, Ugarte atzealdera botatzen ziren. Handik gurdian edo, etxeraino eramaten zituzten. Pasa den mendearen erdialdera erabili zen garraiobide hau. Argazkian belar sorta ikus daiteke kablean behera, Ataunen.