Arroarroako ibia

Txokoaldeko Altzonazko zubia eraiki baino lehen, Aginagatik San Estebanerako herribideak Fermindegi baserri parean zeharkatzen zuen ibaia. Galardiko mandioko arkuaren azpitik, Fermindegiko ataritik barrena ibaiertzera iristen zen herribidea, eta, legar pila baliatuz, beste aldeko Irabiko erriberetara pasa. Ondoren, Berraiartzabarrena baserriaren ingurutik, San Estebanera igotzen zen. 1953ko uholdeak ibia eta 7000 metro karratu lur eraman zituen, izugarrizko txikizioa eraginez.

Irurubieta edo Legarritzagako ibitik gertu eraikiko zen zubi berri baten bidez Zubieta Kalezarrekin lotu nahi izan zuten, 1916ko planoan ikus daitekeen moduan.