Illunbeko mugarria

Orreagako mugarriak

Illunbe baserriaren ondorengo bihurgunean dago, erreka igarota mendialdetik. Orreagako Santa Maria kolegiataren ikurra du landua aldeetako batean, eta U letra bestean. Mugarria zaharra bada ere, badirudi 1977an jarri zutela hor beste nonbaitetik ekarrita. Estatuko Mendietako oihanzaingoaren mendeurrena oroitzen duen plakaren ondoan. Egun horretan Cirilo Canovas garaiko ministroaren bisita ere izan zuten.