Usurbil eta Donostiaren arteko mugarriak Zubietan

Usurbil eta Donostiaren artean banaturik dago Zubieta. Baina, egun, administrazioak bi herriri dagokien lurrik onartzen ez duenez, 1998an, bi udalen adostasunarekin mugaketa edo lurren banaketa burutu zen. Muga konplexu batean zehar 134 mugarri sartu ziren orduan. Harri bakoitzak Z/U letrak (Zubieta-Usurbil) daramatza aldeetako batean, eta Z/D-SS letrak (Zubieta-Donostia) aurkakoan.