Txosnagañako mugarria

Usurbil-Orio

Tontortxiki muinoan kokatzen da, eta Usurbil, Orio eta Donostia udalerrien arteko mugarria da. Ekialdeko aurpegian U letra du landurik bi gurutzez gain, eta mendebaldean O letra. Goiko planoan, berriz, hegotik iparrera alderik alde, marra du landurik eta erditik abiatuta ekialdera beste marra bat.