Gurutzegiko mugarria

Usurbil-Lasarte

Gurutzegiko erreka eta baserritik gertu zegoen, duela hamar bat urte baserria eraitsi zuten arte. Bi altuerako biribilgune korapiloa eraiki zuten inguru horretan, eta noski, auskalo nola eta non amaitu zuen mugarriak. Elkarren ondoan jarritako bi harri ziren. Usurbilek, Donostiak eta Hernanik bat egiten zuten tokia adierazten zuen batek, eta lursail partikular baten muga besteak.