Usurbil-Donostia
Artikulatik Igeldora bidean gurutzatzen den lehen erreka-zokotik behera dator Artikulako edo Mugaluzeko erreka. Errekan gora jo behar da, metro gutxi barru, lehen mugarria topatzeko. Errekastoaren ibilgutik gertu, elkarren ondoan dauden bi harri dira, zaharra eta berria. Bigarrena topatzeko, berriz, erreka-zokotik atera eta ipar-mendebaldera jo beharra dago. Bide zahar baten ondoan dago mugarria, bakarra, eta U letra du Usurbil aldera begira dagoen aurpegian. Goiko planoan, berriz, angelua osatuz bi marra ditu landuta.