Aliriko zanpiura

Aliriko uraldea eta zanpiura

Zubietako erriberetan, oro har, zanpiurarik ez badago ere, eta drenatzea errekek egiten duten arren, Aliri baserrian aspaldi ikusi zuten ur goraldietan lursailak urak hartu ez zitzan zanpiura edo horma eraiki behar zela. Hala, bertakoek esana dakigu, baserriko lurrak ibaitik babesteko, adreiluz altxatutako horma dagoela ibaiertz guztian zehar. Lurrez estalia dagoenez, kanpotik ez da adreilurik ikusten, bai ordea, lur muntoa edo zanpiura.