Sañarrieneko kablea

Zumartegi irlatik Sañarrienea baserri ingurura pasatzeko erabiltzen zen, normalean belar sortak, baina baserritarrak, beraiek ere, pasatzen ziren maiz. Adinekoek oroitzen dute kablea eten zenekoa. Antza denez, istripu horretan, kabletik zintzilik zihoan gizasemea uretara erori eta hil egin zen.