Urdaiaga

San Estebango Oa etxearen aurrean bolatokia zuten, ostatu izan baitzen hura ere. Berraiartzabarrenako sagardotegian ere, sagardoa edateaz gain, bolotan aritzen ziren. Txokoaldeko Zabaltxipin beste horrenbeste, eta baita Erroizpe elkartearen aurreko bolatokian ere.