Garai batean, bolo-jokoak sortzen zuen zaletasuna izugarria zen. Pasa den mendearen erdialdera, Usurbilen dozenatik gora bolatoki zeudela esatea nahikoa da. Auzo bakoitzak berea zuen, eta ostatu edo sagardotegi gehienek ere bazuen bat. Gaur egun, ordea, udalerri osoan bolatoki bakarra geratzen zaigu, 1990eko hamarkadan eraiki zen Askatasuna plazan dagoena, hain zuzen. Frontoiaren ezker paretaren atzealdean zegoen bolatoki zaharra ordezkatu zuen, nolabait, Kaleberriko bolatokiak. Hura gerra ostekoa bazen ere, 1960ko hamarkadan hondatu zuten, pilotalekuaren estalkia eusteko hainbat zutabe jarri baitzituzten bolatokian.