Zubieta

Zubietan ere izan zuten bolatokia, joan den mendearen azkenera arte. Errebote plazaren ondoan, Prostuetxe eta Kalea etxeen artean zegoen, Zubietako urbanizazio berria eraikitzerakoan desagertu den bolatokia. Arrapideko hipodromoaren inguruan, bestalde, Salsamenditarren tabernak (gaur egun Dana-Ona jatetxeak) bere bolatoki propioa izan zuen, frontoiaz gain.

Zubietako bolatokia
Salsamendi tabernako bolatokia