Txikierdiko azpi-estazioa

Txikierdi

Trenbideko katenarietara argindarra sartu ahal izateko, transformadoreen bidez, tentsioa egokitzea du xede azpi-estazioak. Errepide nagusiaren eta trenbidearen artean dago Txikierdikoa, eta, bota zuten arte, aurrez aurre zuen Txikierdi-Lasarteko geltokia. Eraikuntzaren armarriak erakusten duen moduan, 1929an sartu zen argindarra, lehenengoz, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren tren sarera, ikatza eta lurrin makina albora utzi ondoren. Gaur egun, oraindik, lanean dirau. Aipagarriak dira eraikuntzak trenbide aldera begira duen aldearen bi ertzetako lau armarriak, hegoaldeko lau probintziko bana.