Aerodromoak

1947-50 urteetan Gil margolari donostiarrak egindako olioa, Lasarteko Gure Etxea tabernan dagoena. Puerto Rico-Lasarte airelinearen hegazkina ageri da, nahiz eta ez zen halakorik izan.

Gipuzkoako hegazkintzak Usurbilekin lotura txikia duela pentsatuko duzue, loturarik edukitzekotan. Baina hala ez dela, berehala, ohartuko zarete. Izan ere, sinesgaitza iruditu arren, pasa den mendean Usurbilgo udalerrian bi aerodromo izan ziren, eta hirugarren aireportu erraldoi bat eraikitzear egon ziren, hainbeste ez dela. Aditzerik ba al zenuten halakorik?