Aliriko zubitik Zubietako herrigunerainoko bidea gainetik igarotzeko zubia zuen trenbideak. Zubia aspaldi galdu bazen ere, eusten zuten harlanduzko bi hormak duela hiruzpalau urte arte iraun dute. Eskuin horma Zubietako azken eraldatzean eraitsi zuten, bidea zabaldu ahal izateko, eta ezkerrekoa, oraindik, bere lekuan dago.