Gurutzeak

Kristau sinismenak bultzatuta edo, gune sakratuetatik kanpo, hainbat gurutze topa ditzakegu udalerriko paisaian zehar barreiaturik. Gain batean edo goi partean egon ohi dira, erraz ikusteko moduko tokian, eta tamainaz ez dira batere txikiak. Gerra aurrekoak badira batzuk, duela urte pare bat jarririkoa da berriena.