Zubietamendiko lubakiak

Zubieta

Andatzamenditik ekialdera luzatzen diren gainetan, Olaikozar, Leteun eta Txaldatxurren, 1936ko gerran errepublikazale milizianoek erabili zituzten hainbat lubaki eta zulo daude. Garatemendi eta Andoain aldera zeuden zuzenduak, altxamenduaren aldekoak handik baitzetozen. Landaretza eta sasiak estali arren, adi ibiliz gero, erraz antzeman daitezke, oraindik, gerra aztarnak, batez ere, Txaldatxurren. GaiƱaundi eta Elordiko gainetan. Berridi baserria, aldiz, errepublikanoen kuartel bilakatu zen, bolada laburrez izan bazen ere.

Txaldatxur tontorreko lubakien planoa