Karlistaldiak / 1936 Gerra

Usurbil eta inguruko gotorlekuak bigarren karlistaldian. Gorriz, karlistek Usurbilen izan zituzten gotorlekuak ageri dira goian; gotorlekuen zerrenda eta ezaugarriak, behean.

1936ko gerra

Franco eta militarrak gobernu errepublikarraren kontra matxinatu eta ehunka mila hildako eragin zituen gerra da 36koa. Hauteskundeen ostean, espainiar estatuan ezarrita zegoen errepublika bertan behera uzteko estatu kolpea izan zen, “gurutzada” beraien hitzetan. 1936ko uztailaren 18an hasi zen gerra Hego Euskal Herrian. Emilio Mola jenerala buru zutela, armez matxinatu ziren militarrak, falange eta erreketeen laguntzaz, Nafarroatik Gipuzkoa hartzera abiatu ziren. Donostia inguratzen duten herri guztiak, Lasarte eta Usurbil izan ezik, bereganatuta, irailaren 13an sartu ziren Donostiako kalean. Gurean, berriz, Mendizorrotzetik barrena, irailaren 17an sartu ziren tropa faxistak, Iruretagoiena koronela buru zutela. Berehala, Andatza eta Zubietamendi hartzen saiatu ziren, baina ez dute irailaren 19ra arte lortuko, errepublikar milizianoek posizio horiek utzi eta Orio eta Zarautza alde egin arte.

Ondoren aipatzen ditugunak, XIX. eta XX. mendeetako gerrek utzi dizkiguten eraikuntza militarren aztarnak dira.

Halako lubakiak egin ziren Zubietamendin, Mendizorrotzen eta Bordatxon.
Argazkian Legutioko su-lerroko lubakiak ageri dira.
Indar faxistak Donostiarako bidean. Honela hartu zituzten Zubietamendi eta Mendizorrotz.