Txikierdi
Aritzeta eta Zelaiaundi baserrien artean beste gotorleku bat eratu zuten karlistek. 1970eko hamarkadan autobidea eta zerbitzugunea eraiki zituztenean, oso eraldatua geratu zen ingurua, eta, gaur egun, ezinezkoa da aztarnarik topatzea. Baina, Aritzeta baserrian bizitakoek, lubakiak bazirela oroitzen dute beren lurretan eta Loistegiko pinudia izan zen hartan. Autobidea eraiki aurreko argazkian, lubakien zatia ikus daiteke. Pinudiaren barnean zegoen gainontzekoa.