Aginaga
Arrillagaundi baserritik ekialdera dago, eta puntu erdiko arku dotorea zuen, harlanduan. Baita gobararria ere. Handik kendu eta etxe atarira eraman zuten arkua, pozaderako ura ateratzen den iturrirako apaingarri. Baina Aldapako errekaren sorrera den Iturtxulok hor jarraitzen du, larre behien egarria ase.