Ugartetxeberri

Ugarteetxeberrikoek 1936an ekarri zuten arietea Illarramendiri erosita, eta 1985a arte lanean aritu da. Aranerrekan, oraindik hor dago arietea.

Kontserbatu ez dutenak:

Olarrik Aranerrekan zuen arietea, baita Usaskuek ere. Agirreazpik Ollokierrekan eta Itsaskue, Larbain eta Bentazikinek Zaldierrekan. Artxubietakoek arietearen bidez igotzen zuten ura Urteta aldetik, autopistak hondatu zuen arte. Donostiako ingurabide berriak azpian harrapatu du Zelaiaundiko arietea. Zumitzaga eta Udarregin ere arietea erabili zuten Txulunbre errekako ura etxeraino igotzeko, eta han omen dago oraindik.