Urdaiaga
Bordatxurira igotzen den bidearen ondoan daude iturriak. Ezkerrean bata, eskuineko sakanean bestea. Ura hartzeko lurrazpiko galeria ere bada inguruan. Hortik ateratako ura edaten zen lehen Txokoalden. Egun, Iparragirre eta Lartzandietakoek bakarrik erabiltzen dute horko ura.